XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAIAREN GEHIGARRIA
Ekintza:
Ur ezbardinak batu eta aztertu.

Putzu bateko ura.
Ibai edo erreka garbi bateko ura.
Ibai edo erreka zikin edo kutsatu bateko ura.
Iturri batekoa.

Konparatu kolorea, ea daben solidorik suspentsioan, ea usainik daben, gardentasunik daben...(zaporea ere dastatu daiteke ur edangarriak badira).

3) Ura lurrean
Munduan ur asko dago nahiz eta leku batzuetan larri ibili lehorteak dirala eta.

Begiratu proportzioa.
LEHORRA (4tik 1)/ URA (ia 4tik 3).

Lurrean, NON eta ZELAN dago ura? Alkarrizketa bidez aitatu uraz aurkitzen diran lekuak.

Ur hau ez da beti lurrazalean egoten, hainbatetan lurrean iragazi eta azpira joaten dalako.

Lurrazalekoak, guk geure begiz ikusi ahal daikeguzanak dira.

Horretatik garrantzitsuena, jakina, itsaso eta ozeanoak dira, lurraren zatirik handiena estaltzen dabelako.

Baina horreetaz aparte badira beste hainbat ur-korronte (103. orrialdeko argazkietan ikusi daitekeanez) eta beste ur-multzoak: aintzira edo lakuak, esate baterako edo ipar-buru eta hego-buruko jelak.